Ongi-etorri 23-24 ikasturtera

Kaixo, familia!

Udako oporraldiaz gozatu ostean, iritsi da eskolara bueltatzeko garaia. Pozarren ekingo diogu, elkarlanean. Ongi-etorri guztioi!

¡Bienvenidos al curso 23-24!

Tras el descanso estival, ha llegado la hora de volver a las aulas. Afrontaremos esta nueva etapa con ilusión y armonía. ¡Bienvenidas y bienvenidos!

Farmer Fish

Kide berri bat dugu eskolan, Farmer Fish izeneko proiektuari esker ekarri dugu.

Farmer Fish bioekonomia zirkularreko ekosistema txiki bat da: guk arraina zaintzen dugu, arrainak landareak elikatzen ditu, eta landareek arrainaren ura garbitzen dute. 

Farmer Fish Kit-a erronkaren funtsezko pieza da. Miniaturazko sistema akuaponikoa da, eta sistemako izaki bizidunak biologikoki modu jasangarrian nola erlazionatzen diren ikastea du helburu. Farmer Fish Kitean, arraina landareak zaintzen dituen nekazaria da. Arrainari jaten emanez eta gure taldeak garatutako sistemari esker soilik hazten dira landareak Bioekonomia zirkularreko ekosistema txiki honetan modu naturalean sortzen diren mantenugaiak aprobetxatuz.

Garrantzitsua da erronkaren hasierako saioan arrainaren elikadurari, uraren tratamenduari, garbiketari, argiztapenari eta tenperatura egokiari buruz adierazitako jarraibideak betetzea, funtsezkoak baitira sistemaren orekari eusteko.

Euskaraldia bueltan da

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu euskaraz jarduteari, Euskaraldiari esker. Kaleak berbaz beteko ditugu, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. 

Aurten berrikuntza batekin gatoz. Gorondagane Eskolak entitate moduan eman du izena Euskaraldian eta, ‘Ariguneak’ delako espazioei esker, eskola eremuan euskaraz hitz egiteko aukera bermatuta egongo da uneoro. Helburua eskolarekin lotura duten harremanetan euskararen erabilera handitzea da. 

Belarriprest 
Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak dira belarriprest.  Nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz eta besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. 
AhobiziEuskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du uneoro. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. 

EMAN IZENA!

Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. 

Hitzez ekiteko garaia da!

Udazken koloretan…

… landen lurrinak zeharkatuz…’

Benito Lertxundi autorearen berbak eta doinuak ekarri ditugu gogora ikasturte berriari hasiera emateko. 
Honez gero ikasleek eskola bazterrak alaitu dituzte eta gogotsu ekin diogu ikasturte berriari. 
Ongi etorri 2022-2023 ikasturtera.  

Oporrak bueltan ditugu!

Eguzkiaren izpiek iragartzen digute merezitako oporraldia ate-joka dugula. Ikasturte honetan, nolabaiteko normaltasunera bueltatu ahal izan gara eta, orain, uda garaia gogotsu hartuko dugu.Indarrak berritu eta irailera arte!

Eguzkia

MATRIKULAZIO EPEA / PERÍODO DE MATRICULACIÓN

2022-2023 IKASTURTEA / CURSO 2022 – 2023

Urtarrilaren 17tik 28ra / Del 17 al 28 de enero

Matrikula eskolan edo On-line egin daiteke.

La matrícula se puede hacer On- line o en la escuela

https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

Matrikula egiteko ekarri behar duzuen dokumentazioa:

Documentación que se debe aportar:

•  Matrikula eskaera. / Solicitud de matrícula.

Eskaera egiten duen gurasoen NA-a. / DNI del /a padre/ madre/ tutor/a solicitante.

Familia-liburuaren fotokopia bai ikaslearena, baita gurasoena / Fotocopia del libro de familia del/a alumno/a y padre/ madre/ tutor/a

Familia Errolda-agiria (etxean bizi diren guztiak agertzea). / Empadronamiento familiar de todos los miembros convivientes.

Beste batzuk; Errenta aitorpena, laneko helbidea,…

Otros; Declaración de la renta, dirección del trabajo,…

Paperak entregatzeko 9:00etatik 16:30etara zuzendaritzan

La documentación se podrá entregar de 9:00 a 16:30 en dirección.

Zalantzaren bat izanez gero, deitu eskolara.

Podéis llamar a la escuela para resolver cualquier duda.

944531020

Klikatu hemen / Haz clic aquí

OLENTZERO EGUNA 2021

Euskal abestien ‘GORONDAGANE KANTARI’ izeneko liburuxka osatu dugu. Ekimenaren helburua euskal kantagintza erakustaraztea eta zabaltzea da, baita ikasleengan kantateko zaletasuna piztea ere. Liburuxka hori Gabonetako jaialdiko kantaldian erabiliko dugu. 
Mezu honekin batera, liburuxkaren dokumentua eta abestien audio-pistak bidaltzen dizkizuegu, eskura izan ditzazuen eta zuek ere, familia-giroan, kantuz eta kontuz goza dezazuen. 

GORONDAGANE KANTARI