Euskaraldia bueltan da

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu euskaraz jarduteari, Euskaraldiari esker. Kaleak berbaz beteko ditugu, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. 

Aurten berrikuntza batekin gatoz. Gorondagane Eskolak entitate moduan eman du izena Euskaraldian eta, ‘Ariguneak’ delako espazioei esker, eskola eremuan euskaraz hitz egiteko aukera bermatuta egongo da uneoro. Helburua eskolarekin lotura duten harremanetan euskararen erabilera handitzea da. 

Belarriprest 
Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak dira belarriprest.  Nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz eta besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. 
AhobiziEuskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du uneoro. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. 

EMAN IZENA!

Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. 

Hitzez ekiteko garaia da!