Sare Sozialak eta adingabeak
Sare Sozialak eta adingabeak >>
Zer egin dezakete familiek?
ZER DA ESKOLAKO AGENDA 21?
- Gure herriek eta gure ikastetxeek jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean.
- Beraz Eskolako Agenda 21, guztion konpromisoa da, eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.
ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21AREN HELBURUAK?
- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
- Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
- Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.