Farmer Fish

Kide berri bat dugu eskolan, Farmer Fish izeneko proiektuari esker ekarri dugu.

Farmer Fish bioekonomia zirkularreko ekosistema txiki bat da: guk arraina zaintzen dugu, arrainak landareak elikatzen ditu, eta landareek arrainaren ura garbitzen dute. 

Farmer Fish Kit-a erronkaren funtsezko pieza da. Miniaturazko sistema akuaponikoa da, eta sistemako izaki bizidunak biologikoki modu jasangarrian nola erlazionatzen diren ikastea du helburu. Farmer Fish Kitean, arraina landareak zaintzen dituen nekazaria da. Arrainari jaten emanez eta gure taldeak garatutako sistemari esker soilik hazten dira landareak Bioekonomia zirkularreko ekosistema txiki honetan modu naturalean sortzen diren mantenugaiak aprobetxatuz.

Garrantzitsua da erronkaren hasierako saioan arrainaren elikadurari, uraren tratamenduari, garbiketari, argiztapenari eta tenperatura egokiari buruz adierazitako jarraibideak betetzea, funtsezkoak baitira sistemaren orekari eusteko.