Jangela arauak

CEIP GORONDAGANE HLHI


JANTOKIKO ARAUTEGIA

Gorondagane eskola-jantokia kudeaketa zuzenekoa da, 2000ko martxoaren 22ko aginduaren II kapituluan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Sailburuak esaten duena ulertuta. Honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko diren Haur eta Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dira.

Langileez arduratzen den eta janaria ekartzen duen enpresan kontratazio sistemaren bitartez esleipendun geratzen den enpresarekin batera kontratatuko da. Hau, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bideratuko du.

Jantokian zein eguerdiko tartean daudenean, guk hezi beharreko ikasleak dira. Jantokian behar diren moduko elikatzeko ohiturak erakutsi behar zaizkie, eta osasuntsu eta modu egokian hazi daitezen lortu behar da. Horretarako elikadura orekatua eta gauza askotakoa bermatzen dugu.

Ezin dugu ahaztu bizikidetasunerako eremua dela, beraz, behar diren moduko harremanak sustatuko dira. Era berean ikaskideenganako eta jantokiko langileenganako errespetua erakutsiko da eta ez da ez diskriminaziorik ez gehiegikeriarik onartuko.

Elikatzeko ohitura onak, tresneriaren erabilera egokia, besteen tartea errespetatzea eta dena eta denetik jatea sustatuko da jantokian.

Beraz, ikasturtean egongo diren helburu orokorrak hauexek dira:

A.Norbanakoekiko eta taldearekiko harremanak garatzea ahalik eta errespetu handienarekin
1.Jantokiko zaintzaileak errespetuz tratatu
2.Ikaskideak errespetuz tratatu
3.Jantokiko arduraduna errespetuz tratatu
4.Talde bateko partaideari buruz hausnartu
B.Euskararen erabilera sustatzea
1.Eguneroko eginkizunetan euskara erabiliko da modu naturalean (jantokian / jolastorduan)
2.Zaintzaileekin eta ikaskideekin euskaraz hitz egiteko beharrizana garatuko da
C.Ondo elikatzeko ohiturak barneratzea
1.Modu egokian eta dagokion tonuan hitz egiteko ohitura edukitzearen garrantzia
2.Modu autonomoan jaten ikastea (tresneria behar bezala erabiltzea)
D.Elkarbizitzarako arauak barneratzea
E.Bizikidetza
1.Ikasleen interakzioa sustatzea
ESKOLA-JANTOKIAREN FUNTZIONAMENDURAKO ARAUTEGIA

ARAU OROKORRAK:

  1. Eskola jantokia ikasle guztientzat eskainitako zerbitzua da, eta horrela ulertu behar dute ikasleek, irakasleek, gurasoek eta zaintzaileek.
  2. Eskola jantokia ona izan dadila lortzeko ezinbestekoa da eskolako lan-talde guztien parte-hartzea, interesa erakustea eta gauzak ondo egin nahi izatea.
  3. Talde bakoitzari betebehar eta eskubide jakin batzuk ezarriko zaizkio. Hauek bete ezean, ez litzateke posible izango eskolak eskaini behar duen funtzionamendu ona lortzea.
  4. Jantoki orduetan eta eskola orduetan bete beharreko arauak bat dira; beraz, lekua eta materiala zaindu beharko da, eta era berean, errespetua, laguntza eta disziplina, besteak beste, eduki behar dira.
  5. Eskolako edozein ikaslek erabili ahal izango du jantokia. Erabili nahi duenak izena eman beharko du ekainean zehar (ahal den kasuetan).
  6. Erabiltzekotan, zuzendariari edo jantokiko arduradunari jakinaraziko zaio.
  7. Jantoki Batzordeak eta jantokiko arduradunak kontrolatuko dute jantokia.
  8. Batzorde hau aldian-aldian aukeratuko da eta eskola-kontseiluak informatu beharko du.
  9. Jantokiko txanden antolamendua Batzordeak egingo du eta, halaber, honek adierazitako pertsonek.
  10. Jantokiko eremua ikasleek egin behar duten beste edozertarako ere erabili ahal izango da, betiere une desegokietan ez bada.
  11. Ondo utzi beharko dute lekua, zaintzaileen lana ondo egin ahal izateko.
  12. Ikasturte hasieran egiten den lehenengo bileran jakinaraziko zaizkie gurasoei jantokiaren arauak. Dena den, zalantzarik egonez gero, beti egon ahal izango dira jantokiko arduradunarekin.
  13. Era berean Irakasleen Klaustroa batzartuko da funtzionamendurako arauak eta dagozkien lanak gogoratu eta berrikusteko.
  14. Ikasle bakoitzari hiru hilabetero emango zaio menuaren kopia bat.
  15. Kobratzeko arauak kurtso hasieran berregingo dira.
    1. Jantokia erabiliko duten guztiek erreziboa helbideratua izan beharko dute.
    2. Erreziboen itzultzeak eragiten dituen gastuak ikasleak berak ordainduko ditu.
    3. Etorri ezean, kuota itzuliko da:
      1. Eskolako OOGk kuota ez itzultzea erabaki dezake.
      2. OOGk kuota itzultzea erabakiko balu, zein modutara egingo litzatekeen argituko du. Hori bai, hurrengo baldintza hauek bete beharko dira:
      3. Ez etorria bi aste jarraian edo gehiagokoa izan behar da.
      4. Ez etorriaren abisua 48 ordu lehenago egin beharko da.
      5. Ez da itzultzerik egongo jankideak Hezkuntza Sailetik bekaren bat jasotzen badu.
    4. Ohiz kanpo, greba egongo balitz eta jantokiaz arduratzen den catering enpresak fakturarik egingo ez balu, zerbitzua egon ez den egun horietako jantokiko kuotak itzuliko dira
    5. Kuoten itzultzea hurrengo hilabeteetan ordaindu beharreko kuotetatik deskontaturik egin ahal izango da.
  16. Ohiko jankideak kurtso hasieratik jantokia erabiltzen duten ikasleak dira. Horrela ez bada, noizbehinkako jankidea izango da. Beste alde batetik, bi urteko ikasleak beranduago hasten badira, malgutasunez tratatuko dira (bi urteko ikasleak adaptazio sasoian egongo dira azaroaren 1era arte jantokira hasi ahal izateko. Berdin gertatuko da egoera jakin batzuekin, epez kanpoko matrikulazio berrietan, beste eskola batzuetatik etorritakoekin…) hauek Eusko Jaurlaritzak arautzen duen modura kudeatuko dira.
  17. Kurtsoan zehar jantokira etortzeari utzi ahal izango zaio, baina erabaki horren ondorioak onartu beharko dira.
  18. Irakasle eskudunak eta zaintzaileak baino ez dira izango bazkalorduetan jantokian eta sukaldean egon daitezkeenak.
IRAKASLEEI DAGOZKIEN ARAUAK

  1. Irakasleek laguntza eta kolaborazioa erakutsi beharko diete eskolako zaintzaileei lan tutorialaren bitartez.
  2. Irakasle guztiek landu beharko dute klasean arautegi hau, eta ikasleei arauak jakinaraziko dizkiete. Horrela, ikasleak ohartuko dira jantokiak duen garrantziaz.
  3. Lan hau ikasturte hasieran egin beharko da ikasleekin. Beharrezkoa balitz, urtean zehar ere errepikatu daiteke. Ikasturte hasierako ziklo hasieran informatuko dira gurasoak jantokiaren funtzionamenduaz. Dena dela, zalantzarik balego, beti jarri ahal izango dira harremanetan jantokiko arduradunarekin.
  4. Jantokiaren txandei eragiten dien ekintzaren bat antolatuko balitz (jolasak, irteerak…) ekintza hori antolatzen duenak jantokiaren arduradunari jakinaraziko dio, eta halaber, umeak ezarritako orduan jantokira sasoiz heldu daitezen arduratu beharko da.
IKASLEEI DAGOZKIEN ARAUAK

  1. Lehenengo txandak hamar minutu izango ditu jantokian aurkezteko. Bigarren txandak denbora bera izango du.
  2. Bazkari orduetan zaintzaileak dira arduradun gorenak, beraz, obeditu egin behar zaie.
  3. Ikasleek zaintzaileak errespetatuko dituzte, eta era berean, lagundu egingo die.
  4. Ikasleen betebeharrak hauexek dira:
    1. Haur Hezkuntzako ikasleek telazko poltsa bat ekarriko dute, bertan ezpain-zapiak eta adur-zapiak sartzeko (guztiak umearen izena idatzita eduki behar du)
    2. Bazkaldu aurretik eta ondoren, eskuak garbituko dituzte.
    3. Zaintzaileek agintzen dien lekuan eseriko dira.
    4. Ikasleek denetik jan behar dute, nahiz eta bazkaria askotan bere gustukoa ez izan. Menuak profesionalek eginda daude eta adin horretarako aproposenak dira.
    5. Ezarritako denbora tartean jan beharko dute, behar den bestekoa dela uste dugulako.
    6. Modu egokian jan beharko dute, eta tresneria behar den moduan erabili
    7. Jantokiko tresneria txarto erabiltzeagatik edo nahita apurtzen bada, umearen familiak ordaindu beharko du.
    8. Ezin izango da janaririk atera jantokitik kanpo (salbuespenak salbuespen).
    9. Jantokira behar den moduan sartu beharko dira. Jantokirako sarrerak lasai egingo dira eta bazkaldu bitartean ez da iskanbilarik egongo. Irteeretan ere lasaitasuna izango da nagusi.
    10. Bazkaltzeko orduan ikaslea ondo eserita egon beharko da, ezin izango da mahaitik altxatu. Zerbait nahi izanez gero, arduradunari eskatu beharko dio.
    11. Ikaskideenganako eta zaintzaileenganako errespetua izango dute; beraz, hitz egiteko modu egokia erabiliko da eta ez da oihurik egingo.
    12. Ikaslea ezingo da jantokitik kanpora joan zaintzaileen baimenik gabe.
  5. Ikasleen eskubideak hauexek dira:
    1. Janariak kalitatea edukiko du eta behar den neurrian aterako zaie, indarrean dagoen legeriak eskatzen duen bezala.
    2. Zaintzaileen aldetik behar den arreta eta laguntza jasoko dute, bazkari orduetan nahiz bazkaldu aurretik nahiz bazkaldu ondoren.
    3. Komunitatea osatzen duten guztiak errespetuz tratatuko dituzte: ikasleak, zaintzaileak…
    4. Janaria giro onean eta instalazio egokietan eta garbietan edukiko dute.
    5. Menu bakoitzerako sukaldeko tresneria espezifikoa izango dute.
  6. Jantoki orduetan ikasleak ezin izango du eskolako gelarik erabili, zaintzaile baten baimenik ez badu.
  7. Bazkaldu aurretik eta ondoren, zaintzaileek zainduko dituzte klaserako ordua heldu arte.
  8. Jantokiko erabiltzaileak ezin izango dira eskola eremutik kanpo joan, familiak sinatutako baimenik gabe.
  9. Eskatzen zaizkien eta egiteko gai diren zereginetan parte hartuko dute.
  10. Errespetu faltaren bat balego, edo arautegi honetako zerbait beteko ez balitz, hurrengo hau egingo genuke:
    1. Ikasleak barkamena eskatu beharko du eta familiari gertatutakoa idatziz jakinaraziko zaio.
    2. Ikasleren batek arauak behin baino gehiagotan urratuko balitu, jantokiko arduradunak tutoreari jakinaraziko dio ikaslearekin batera irtenbideren bat bilatzeko. Era berean, familiei jakinaraziko zaie.
    3. Hala eta guztiz ere, berriro arauak urratuko balitu Zuzendaritza jakinaren gainean jarriko da eta familia konbokatuko du jantokiko komisioak hartuko dituen neurriak jakinarazteko (ekintza konkretu batzuk bete, egun bat, bi edo gehiago jantokitik kanpo geratu, eta abar).
GURASOEI DAGOZKIEN ARAUAK

Bai jantokian daudenean bai eguerdiko tartean guk hezi beharreko ikasleak dira. Jantokian behar diren moduko elikatzeko ohiturak irakatsi behar zaizkie, eta osasuntsu eta ondo elikatu daitezen lortu behar da. Horretarako elikadura orekatua eta osasuntsua bermatzen dugu.

Ezin dugu ahaztu bizikidetzarako eremua dela, beraz, behar diren moduko harremanak sustatuko dira. Era berean, ikasleen arteko harreman egokiak sustatuko dira, diskriminaziorik eta gehiegikeriarik gabe.

Jantokirako ezarri diren helburuak hauexek dira:

Jantokirako Helburu Orokorrak.

A.Langileekiko eta taldeekiko harremanak ahalik eta begirune handienaz sustatu behar dira.
B.Euskararen erabilera sustatzea.
C.Modu egokian ondo jateko ohiturari buruz hausnartzea.
D.Bizikidetzarako arauei buruz hausnartzea.
E.Baterako hezkuntza.

Helburu hauek guztiak lortzeko ezinbestekoa da familien laguntza. Jantokian ez ezik, eskolan ere landu behar diren elikadurarekin erlazionatutako ohiturak indartuko dira (inoren laguntzarik gabe jatea, tresneria ondo erabiltzea, denetik jatea…)

  1. Egoerak baimentzen duenean, ikaslea ohiko jankidea ez denean, eta jantokia egunen batean erabili nahi badu jantokiaren arduraduna bi egun lehenago, gutxienez, abisatu beharko du. (Salbuespenak kontuan hartuko dira).
    Abisua, ahal bada, 9.00ak eta 10.30ak bitartean emango zaio arduradunari.
  2. Kudeaketa zuzeneko jantokien arautegi orokorreko 5.1. kapituluan agertzen denez: OOGk erabakiko balu, kuotak itzuli ahal izateko prozedura ezar liteke, baina beti baldintza hauek betetzen badira:
    1. Jantokira ez etortea aste bikoa edo gehiagokoa izatea.
    2. Ez etortearen abisua 48 ordu baino lehenago ematea.
    3. Ez da itzultzerik egongo jankideak Hezkuntza Sailetik bekaren bat jasotzen badu.
  3. Gurasoek, nahi izanez gero, jantokiari buruzko erabakietan parte hartu ahal izango dute, Jantokiko Batzordearen bitartez edo gelako bokalen bitartez.
  4. Arautegia urratzen duten ikasleen gurasoei semeak edo alabak egin duena jakinaraziko zaie, eta onartu ondoren, semeari edo alabari ezarritako zigorra betearaziko diote.
  5. Jantokia erabiltzen duten ikasle guztien gurasoek funtzionamendu arauak ezagutu eta onartu beharko dituzte. Arauok ikasturte hasieran banatuko dira.
  6. Familiek jantokiari buruzko informazioa eskura edukitzeko eskubidea dute.
  7. Jantokiaren erabilera zuzena bermatzeko, gurasoek ere ezarritako ohiturak eta arauak irakatsiko dizkie seme-alabei.
  8. Halere, garrantzitsua da eskatutako eta higienerako hain beharrezkoa den materiala erraztea.
  9. Umeren batek alergia edukiko balu, edo janariren bat toleratuko ez balu, kudeaketa zuzeneko jantokien araudiak agintzen duen modura, arduradunari jakinaraziko dio osasun-ziurtagiri baten bitartez.
    “Elikadura arazoak direla eta, onartuko dira menu eta dieta bereziak, osasun-ziurtagiriak horrela aholkatzen badu. Ziurtagiri horretan jankideak onartzen ez dituen elikagaien zerrenda agertuko da. Era berean, konturatu barik kalte egiten dion elikagai horretarikoren bat hartuko balu, jarraitu beharreko pausuak agertu behar dira”.
  10. Jantoki orduetan ikasleak botikaren bat hartu beharko balu, familiak medikuaren txostena ekarri beharko du, baimena sinatu eta tutoreari eman. Hau guztia egiten ez bada, ez zaio ikasleari ezer emango
  11. Ikasleari menu idorgarria eman ahal izateko, goizeko 09:30ak baino lehenago bisatu behar da.
ZAINTZAILEEI DAGOZKIEN ARAUAK

  1. Zaintzaileak jantoki orduetan ikasleekin harremanetan dauden pertsonak dira. Zaintzaileak kontratazio sistemaren bitartez esleipendun geratzen den enpresarekin batera eta kudeaketa zuzeneko jantokien araudian ezartzen diren ordutegi eta ratioak kontuan hartuta kontratatuko dira. Ordutegia goizeko klaseak amaitzen direnetik arratsaldekoak hasi arte izango da. Beraz, ezin izango dira gainezarri eskolako orduak eta zaintzaileenak.
  2. Zaintzaileen lana hurrengo hau da:
    1. Irteerak eta sarrerak kontrolatuko ditu, ordenan jarrita egin beharko dira, korrikarik eta oihurik egin gabe.
    2. Bazkaltzeko orduan umeek erabiliko duten erabilera zuzena gainbegiratuko du.
    3. Ikasleek elikatzeko ohitura onak ikas ditzaten ahaleginduko dira.
    4. Behar duten beste janari zerbitzatuko da. Kontrako jarrera erakusten badu, beste arazo batzuk konpontzeko erabiltzen den prozedura ezarriko da.
    5. Momentu guztietan egongo da ikasleak zaintzen (bazkaldu aurretik, bitartean eta ondoren).
    6. Jolastorduetan ere umeen zainketaz arduratuko da.
      Jolasetarako erabiltzen den jarrera kontrolatuko du, eta beharrezkoa bada, parte hartuko du.
    7. Inor eroriz gero, kasu egin eta osatu egingo du. Sendaketak egiteko ikastetxeak ezarrita dituen arauak kontuan eduko behar dira. Istripurik badago, jantokiko arduradunari jakinaraziko dio, dagokion protokoloa jarrai dezan.
    8. Bulling-a, diskriminazioa, gehiegikeria eta beste batzuk gerta daitezkeen guneak zainduko ditu.
    9. Ikasleak eskola eremutik irten ez daitezen kontrolatuko du.
    10. Janariaren kalitatea gainbegiratuko du.
    11. Ordena eta disziplina betearazi behar ditu.
    12. Indarrean dagoen legea betearaziko du.
    13. Jantokiko arduradunaren bitartez agertzen diren arazoak, beharrak eta aportazioak jakinaraziko ditu.
    14. Jantokiaren arduradunaren bitartez jakinaraziko dizkio eskolari arazoak, beharrizanak eta ekarpenak.
    15. Office-ko langileek:
      1. Janariaren egoera eta baldintza higienikoak kontrolatuko dituzte.
      2. Office-a eta jantokia batu eta garbitu egin beharko dute.
      3. Urtero jantokian dauden beharrizanen zerrenda egingo dute.
JANTOKIKO ARDURADUNARI DAGOZKION ARAUAK

Kudeaketa zuzeneko Arautegi Orokorrean adierazten denez, (EHAA 00-03-22) funtzioak honako hauexek dira:

  1. Bazkariak antolatu eta menuen jarraipena egin.
  2. Jantokira atxikita dagoen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langileen burutza gauzatu, eta baita kanpoko langileen burutza funtzionala ere. Hau guztia, enpresa hornitzaileen eta langileen artean dagoen lan-harremanari kalterik egin gabe.
  3. Hilabeteetako kuoten jarraipena egin
  4. Jantokiko fondoen kontrol zuzena eta jarraitua eraman.
    1. Bajen eta alten zerrenda egin.
    2. Hilabeteko erreziboak prestatu. Bankutik egindako ordainketen jarraipena eta balantzea egin.
    3. Jantokirako beken jarraipena egin.
  5. Gainbegiratze lanak egin. Gainbegiratzea, besteak beste, zerbitzua dagoen bitartean hantxe bertan egotea da, jantokiaren funtzionamendu zuzenaz arduratuz.
  6. Beharrezkoa den kasuetan, jantokiko erabiltzaileen familiarekin harremanetan jarriko dira.
  7. OOGri ikasleek parte hartzeko proposamen ekintzak adoptatzea proposatu.
  8. Tresneriaren inbentarioa eta berritzea eguneratu noizean behin.
  9. Kontratatutako enpresak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitateari eta ezaugarriei buruzko txostena erakutsi OOGri, eta lekuan egin daitezkeen obrak eta hobekuntzak proposatu.
  10. Elikagaien eta lekuen higienea kontrolatu.
  11. Zerbitzua ondo ibil dadin, beharrezkoa denaz eta indarrean dagoen arautegiak agintzen duenaz arduratuko da.
  12. Jantokiko arduradunarekin hitz egin nahi izanez gero, edukiko duen ordutegia hurrengoa da: egunero astelehenetik ostiralera 9:00etatik 10:30etara ( Ahal bada ordua aurretik eskatu beharko da).
Zentroko jantokiko arduraduna:

Zerbitzuaz arduratuko den langilearen lanaldiaren portzentaia hurrengo hau izango da:

Jankideak Jantokian emango duen asteko lanaldia Egunean emango dituen orduak
30era arte 1/3 1
31tik 250era 1/2 1,5
250 baino gehiago 1 2

Aurreko guztiaz gain, jantokiko arduraduna bertan egon beharko da, eta bazkari aurreko eta ondorengo errekreoetan ere bai, betiere goiko koadroan adierazitako orduetan.

GURASO ELKARTEA

GURASO ELKARTEAk eskola orduetatik kanpo egin daitezkeen ekintzak proposatu eta aholkatuko ditu. Zerbitzu hau guraso batzordeak kontrolaturiko zaintzaileek beteko dute. Hauek egingo diren ekintzak antolatuko dituzte eta non izango diren erabakiko dute, betiere bere gainbegiratzean. Eskaintza hau aukerakoa da, beraz, ez da derrigorrezkoa izango egitea.