Jolas eta jostailu ez-sexistak

Jolasa ikasteko egoera naturala da, jolas desberdinek zenbait gaitasunen garapena errazten dute, eta jostailuak jolasa aberasteko baliabideak dira. Jostailuek izugarrizko garrantzia dute haurren hezkuntza prozesuan. Jostailua ez da soilik ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Jolasa dela medio, umearen garapen osoa eta euren garapen pertsonala hobetzeko gaitasun positiboak bereganatuko dituzte: gaitasunen, irudimen eta fantasiaren sustapena, ulermen teknikoa, inguruarekin harremana, norberaren balorazioa, pertsonalitatearen indartze edo sendotasuna, auto-ezagutza…

jolas ez sexisten gida

Haurtzaroan, jolasa da ezagutzarako, ikasketarako eta adierazpenerako bide nagusia. Jolasekin, umeek hurbileneko esperientziak islatzen dituzte eta, izango duten nortasuna eratzen duten egoera desberdinen aurreko portaera, jarrera eta gaitasunak ikasten dituzte. Horien bitartez jostailuek indartzen dituzten gaitasun eta baloreak bereganatzen dituzte.

Jolasaren bidez haurrak bizi diren jendartearen arauak eta portaerak ikasten dituzte. Jostailuak berez, ez dira onak edo txarrak, hauen egokitasuna ematen diogun erabileraren araberakoa izango da. Jolasten eta jostailu desberdinak erabiltzen berezko generoari dagozkion ezaugarriak ezagutuko dituzte neskek zein mutilek. Ondorioz generoaren araberako erabilerak, estereotipo sexistak barneratu, birproduzitu eta iraunaraztearen funtzioa.

Hau dela eta, heziketarako tresna garrantzitsua den momentutik, ezinbestekoa da eskaintzen, onartzen edo indartzen ari garen ereduen analisi kritiko bat egitea.

Jolas eta jostailu ez-sexisten gida