Nola parte hartu etxean

  • Eskolak egindako proposamenetan lagunduz.
  • Material, informazio eta beste hainbat gaiekin lotutako eskakizunei erantzunez.
  • Familian egiteko diren jarduerak eginez: inkestak, iritziak…
  • Elkarrekin ikasiz, EA21en lantzen ari diren gaiak familian tratatuz.
  • Etxeko lanak eta erantzukizunak partekatuz, portaera eredugarri bezala.
  • Inbaditzen gaituen publizitatearekiko jarrera kritikoa hartuz.
  • Modu arduratsuan kontsumituz.
  • Baliabideak aurreztuz, hondakinak murriztuz, berrerabiliz, birziklatuz.