“Familiaren eragina eskolarena baino dezentez handiagoa da ikasleen lorpenetan; egia esan, familiak eskolaren eragin bikoitza du”.
- (James Coleman,Chicagoko Unibertsitateko soziologoa, hezkuntzaren ikerlari handia)
- Arau, jarrera eta baloreetan hezitzea, emozio eta portaeraren izaerako alderdietan hezitzea familiaren ardurapean dago.
- Noski, baloreetan hezitzea ez da bakarrik familiaren ardura; ikastetxeak ere badu lana horretan.
- Ikaslea eskolako lanetan inplikatzeko behar diren bi faktore nagusiren garapenean garrantzi handia du familiak: ikasteko gogoa eta ikasteko gaitasuna duela uste izatea.