GORONDAGANE ESKOLA EUSKARALDIAREKIN BAT!

Ongi etorri Euskaraldira!

Hasi da euskaldun zaharron kontzientziak astintzen dituen eta euskaldun berrienganako miresmena handitzen duen ariketa. Euskaldunok, zerbait izatekotan, euskararen herria garelako.

Goizean goiz eskolan horrela hasi gara gaurko eguna (mikofonotik hitz egiten):

P: Egun on. Zer moduz?

A: Egun on. Oso ondo, hemen nabil mikrofonoa martxan jarriz baina, ez dago modurik. 

P: Ez dabil,ala? Atzo primeran zebilen.

A: Bai, atzo bai baina gaur… Gaur ez dakit zer gertatzen den. Zer esan behar nizun honetaz aparte…Gaur goizean kontu baten inguruan pentsatzen egon naiz eta konturatu naiz gaur eskaraldia hasten denez eta ekintza eta erronka desderdinak egingo ditugunez,ohiturak aldatu eta euskara gehiago entzuteko aukera izango dugula eskolan!!

P: Hori da!! Ea lortzen dugun euskera gehiago gehiagorekin gehiagotan !!!

A: Jakingo balute ze polita den guk beraiei euskeraz  entzutea….

P: Gure hizkuntza bizia, anitza eta berezia. Herri, eskola eta euskal herriko toki guztietan ospatzen da euskaraldia eta badakizu Txorierriko bideo bat dagoela euskaraldiari buruz?

A : Bai ikusi dut eta euskaraldiari hasiera eman ondoren geletan bideoa ikusteko aukera izango dute. 

P: oso ondo, bideoan pertsona ezagunen bat ikusiko dute ziurrenik !!

A: Aiii amaaaaa begira ze ordu den!!! Euskaraldiari hasiera eman behar diogu eta ni oraindik mikrofonoa martxan jarri gabe !!

P:  Zuzendari jauna haserretuko zaigu euskaraldiari ez badiogu hasiera behar den moduan ematen… 

A: Irakasle guztiek euskaraldiarekin bat egin dute eta 11 egunez erronka eta ekintza desberidnak egiteko prest agertu dira.  

P: Horixe da, 11 egun ditugu aurretik ekintza desberdinak eginez gure hizkuntzari  behar den bultzada emateko!!

A: Badakizu entzun dudala LHko irakasleek ur botilaren erronka egingo dutela ?

P: Gelaz gela ikusiko ditugu nola doazen 5 litroko garrafak… !! Ea azkar betetzen diren… imaginatzen dut betetzen direnean tutoreek ikasleekin adostuko dutela saritxoren bat !

A: Noski!! Euskarazko pelikula bat ikusi, jolas bat antolatu gelan edo San Joan zelaira irten… Gelan adostu beharko dute irakaslearekin!!!! 

P: Badakit dominak egingo dituztela soinean eramateko. Aho bizi edo belarri prest izango dira 11 egunez !

A: Bai, primeran! Musukoa eramateaz gain, 11 egun hauetan domina izango da denon osagarri eta lagun mina. 

P: Nik uste dut ikasleak egun hauetan euskaraz hitz egiten saiatuko direla eta sariak lortuko dituztela. 

A: Hori uste dut nik ere bai! Hara!! mikrofonoa martxan jarri da, euskaraldiari hasiera emango diogu!!

Isilune txiki bat….

P: Kaixo Gorondagane eskolako ikasle eta irakasleok !! Gaur Euskaraldia hasten da eta hasiera emateko 6.mailako ikasleek egindako aurkezpena jarriko dizuegu

A: Aurkezpena entzun aurretik… guztiok batera 5,4,3,2,1 kontatuko dugu eta GORA EUSKARALDIA oihukatuko dugu!!!! ADOS??

P:GUZTIOK PREST ??

A: BAGOAZ !!!

P ETA A: 5,4,3,2,1 GORA EUSKARALDIA!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

Ondoren, 6.mailako ikasleek prestatutako «pregoia» jarri dugu. 

 

Ondoren ikasleak, ahobizi eta belarripresten dominak hasi dira geletan egiten. 11 egunez ekintza eta dinamika ezberdinak izango ditugu Gorondagane Eskolan Euskaraldiari bere garrantzia emanez!