
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak
Becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios
T. 944 531 020 / FAX. 944 530 664
Kaixo, familia!
Udako oporraldiaz gozatu ostean, iritsi da eskolara bueltatzeko garaia. Pozarren ekingo diogu, elkarlanean. Ongi-etorri guztioi!
¡Bienvenidos al curso 23-24!
Tras el descanso estival, ha llegado la hora de volver a las aulas. Afrontaremos esta nueva etapa con ilusión y armonía. ¡Bienvenidas y bienvenidos!
Sondikako Gorandagane eskolakoak seigarren mailako ikasleek Bizkaia Irratiko Zortziko Txikia irratsaioan parte hartu dute, Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan. Irratsaio horretan, Bilboaldeko ikastetxeetan irratsaiorako prestatzen diren bertsoak entzuten dira.
Prestatutako bertsoetako batzuk eguraldiari buruzkoak izan dira. Edozein bertsozalek ezagutzen dituen bertsolariak ere deskribatu dituzte eta, gainera, jolasteko proposamenak be egin dituzte. Esti Markez abeslariaren kantu bat aukeratu dabe irratsaioa janzteko.
Txorierri eskualdean, urtean herri batek (eta hango eskolak) antolatzen du Euskararen Eguna, aurten Lezama. Ekitaldi ugari antolatu dituzte, animatu zaitezte euskaraz eskualdean gozatzera!
Kide berri bat dugu eskolan, Farmer Fish izeneko proiektuari esker ekarri dugu.
Farmer Fish bioekonomia zirkularreko ekosistema txiki bat da: guk arraina zaintzen dugu, arrainak landareak elikatzen ditu, eta landareek arrainaren ura garbitzen dute.
Farmer Fish Kit-a erronkaren funtsezko pieza da. Miniaturazko sistema akuaponikoa da, eta sistemako izaki bizidunak biologikoki modu jasangarrian nola erlazionatzen diren ikastea du helburu. Farmer Fish Kitean, arraina landareak zaintzen dituen nekazaria da. Arrainari jaten emanez eta gure taldeak garatutako sistemari esker soilik hazten dira landareak Bioekonomia zirkularreko ekosistema txiki honetan modu naturalean sortzen diren mantenugaiak aprobetxatuz.
Garrantzitsua da erronkaren hasierako saioan arrainaren elikadurari, uraren tratamenduari, garbiketari, argiztapenari eta tenperatura egokiari buruz adierazitako jarraibideak betetzea, funtsezkoak baitira sistemaren orekari eusteko.
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu euskaraz jarduteari, Euskaraldiari esker. Kaleak berbaz beteko ditugu, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin.
Aurten berrikuntza batekin gatoz. Gorondagane Eskolak entitate moduan eman du izena Euskaraldian eta, ‘Ariguneak’ delako espazioei esker, eskola eremuan euskaraz hitz egiteko aukera bermatuta egongo da uneoro. Helburua eskolarekin lotura duten harremanetan euskararen erabilera handitzea da.
Belarriprest
Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak dira belarriprest. Nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz eta besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du.
AhobiziEuskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du uneoro. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du.
Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune.
Hitzez ekiteko garaia da!
… landen lurrinak zeharkatuz…’
Benito Lertxundi autorearen berbak eta doinuak ekarri ditugu gogora ikasturte berriari hasiera emateko.
Honez gero ikasleek eskola bazterrak alaitu dituzte eta gogotsu ekin diogu ikasturte berriari.
Ongi etorri 2022-2023 ikasturtera.
Eguzkiaren izpiek iragartzen digute merezitako oporraldia ate-joka dugula. Ikasturte honetan, nolabaiteko normaltasunera bueltatu ahal izan gara eta, orain, uda garaia gogotsu hartuko dugu.Indarrak berritu eta irailera arte!
Antzinako ohiturek bizirik irauteko asmoz, Gorondagane eskolako ikasleek gogotsu kolpatuko dute lurra haien makilekin.