Arimen Gaua, urteko aldi hilaren hasiera

Urriaren 31 mugarria da, neguaren hasiera, «urteko aldi hilaren hasiera». Gau honek «ez-denbora» bat adierazten du, tarteko denbora bat, ez uda ez negua. Aipatutako sinesmen horiek eraldaketa-prozesua jasan zuten kristautasunaren zabalkundearekin batera: kristautasunak bere egin zuen jaia eta urriaren 31 kristau martiriaren egun bihurtu zuen,

«All´s hallow´s eve».

Bertso-topaketa

Txorierriko gaztetxuek bertsotan igaro dute gaurko goiza Mankomunitateak, eskualdeko eskolek eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimenari esker. Gorondagako eskolatik, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak oholtza gainean egon dira bertsotan, ikasturtean zehar egindako lanak abesten. Ekitaldi polita.

Ika, ika, ika… KORRIKA!

Kultura Astearen egitarauaren barruan, Kirol Eguna modu ezinhobean ospatu dugu. Izan ere, aurten Korrikan parte hartu ahal izan dugu Udalari esker, lekukoa eramateko gonbidapena egin digutelako. Eskolako gaztetxuenek ere haien ibilbidea egin dute eskola-inguruan.

Pozik eta harro gaude, Gorondaganen ere, euskararen alde!

Kultura Astea

Udaberriko oporrak ate-joka ditugu eta, eguzki-izpien beroaren zain gauden honetan, martxoaren 18tik 22ra bitartean eskolan izango dugun Kultura Asteak gorputzak mugiarazi eta bihotzak alaituko dizkigu.


Dantza, kanta, hitzaldi, irakurraldi eta askotariko ekintzak prestatu ditugu astelehenetik ostiralera bitartean eta, ostegunean, martxoaren 21ean, KORRIKAren ibilbidea egingo dugu bai herrian baita eskolaren inguruan ere.