
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak
Becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios
T. 944 531 020 / FAX. 944 530 664
Sondikako Gorandagane eskolakoak seigarren mailako ikasleek Bizkaia Irratiko Zortziko Txikia irratsaioan parte hartu dute, Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan. Irratsaio horretan, Bilboaldeko ikastetxeetan irratsaiorako prestatzen diren bertsoak entzuten dira.
Prestatutako bertsoetako batzuk eguraldiari buruzkoak izan dira. Edozein bertsozalek ezagutzen dituen bertsolariak ere deskribatu dituzte eta, gainera, jolasteko proposamenak be egin dituzte. Esti Markez abeslariaren kantu bat aukeratu dabe irratsaioa janzteko.
Txorierri eskualdean, urtean herri batek (eta hango eskolak) antolatzen du Euskararen Eguna, aurten Lezama. Ekitaldi ugari antolatu dituzte, animatu zaitezte euskaraz eskualdean gozatzera!