Azaroak 25

Azaroak 25 Emakumeen aukako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da eta CEP Gorondagane HLI eskolak bat egin du egun horretako aldarrikapenarekin.

Euskararen Eguna, aurten Sondikan

Aurten Txorierriko Euskararen Eguna 2023 Sondikan ospatuko da. CEP Gorondagane HLI eskolak ospakizun horietan parte hartuko du, Mankomunitatearekin eta Udalarekin elkarlanean, antolatzaile gisa.

Ilusioz eta gogotsu ari gara prestaketa-lanetan, Txorierriko gainontzeko eskoletatik etorriko diren ikasleei harrera bikaina egingo diegu eta elkarrekin gozatuko dugu ikuskizunez. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek egingo dituzte harrera eta agurra, haiek prestatu dute bertsoa eta, horrez gain, herrian antolatuko den bertso-ekitaldian parte hartuko dute. Gainontzeko taldeetako ikasle guztiek euren ekarpena egingo dute prestaketa lanetan eta eskualdeko ikasleek esperientzia zoragarria biziko dute, gure ‘aireportura’ etorriko dira, azafata, pilotu, maleten zinta, hegazkin-pista, gonbidapen…

Hegaldia elkarrekin egingo dute, EUSKARAZ!


Gorondagane Eskolako 6. mailako ikasleek Bizkaia Irratian egin dabe bertsotan

Sondikako Gorandagane eskolakoak seigarren mailako ikasleek Bizkaia Irratiko Zortziko Txikia irratsaioan parte hartu dute, Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan. Irratsaio horretan, Bilboaldeko ikastetxeetan irratsaiorako prestatzen diren bertsoak entzuten dira.

Bizkaia Irratia | Podkastak eta online Irratia

Prestatutako bertsoetako batzuk eguraldiari buruzkoak izan dira. Edozein bertsozalek ezagutzen dituen bertsolariak ere deskribatu dituzte eta, gainera, jolasteko proposamenak be egin dituzte. Esti Markez abeslariaren kantu bat aukeratu dabe irratsaioa janzteko.