Aurten Txorierriko Euskararen Eguna 2023 Sondikan ospatuko da. CEP Gorondagane HLI eskolak ospakizun horietan parte hartuko du, Mankomunitatearekin eta Udalarekin elkarlanean, antolatzaile gisa.
Ilusioz eta gogotsu ari gara prestaketa-lanetan, Txorierriko gainontzeko eskoletatik etorriko diren ikasleei harrera bikaina egingo diegu eta elkarrekin gozatuko dugu ikuskizunez. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek egingo dituzte harrera eta agurra, haiek prestatu dute bertsoa eta, horrez gain, herrian antolatuko den bertso-ekitaldian parte hartuko dute. Gainontzeko taldeetako ikasle guztiek euren ekarpena egingo dute prestaketa lanetan eta eskualdeko ikasleek esperientzia zoragarria biziko dute, gure ‘aireportura’ etorriko dira, azafata, pilotu, maleten zinta, hegazkin-pista, gonbidapen…
Hegaldia elkarrekin egingo dute, EUSKARAZ!