Txorierriko Mankomunitatearen eskutik, 6.mailako familiei zuzendutako hitzaldia izango dugu eskolan.

T. 944 531 020 / FAX. 944 530 664
Txorierriko Mankomunitatearen eskutik, 6.mailako familiei zuzendutako hitzaldia izango dugu eskolan.
Kultura Astearen egitarauaren barruan, Kirol Eguna modu ezinhobean ospatu dugu. Izan ere, aurten Korrikan parte hartu ahal izan dugu Udalari esker, lekukoa eramateko gonbidapena egin digutelako. Eskolako gaztetxuenek ere haien ibilbidea egin dute eskola-inguruan.
Pozik eta harro gaude, Gorondaganen ere, euskararen alde!
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan, morez jantzi gara eta emakumezkoei konplizitatea erakutsi diegu eskola-apaingarriei esker. Gero, denok batera, ‘Konplize ditut eta…’ abestia abestu dugu.
Urtero legez, Gorondagane eskolako ikasleekTxorierriko Mankomunitateak antolatutako Ipuin Lehiaketan parte hartu dute. Saridun batzuk ditugu gure artean eta, haien lana goraipatzeko, sari-banaketa ekitaldia egingo da martxoaren 15ean Goronda Beko kiroldegian. Lehiaketan parte hartu duten ikasle guztiak daude gonbidatuta ekitaldira eta oso ondo pasatuko dute Asier Kidam magoaren ikuskizunari esker.
Eguraldia ez dugu izan lagun baina, hala ere, ilusioz ekin diogu dantzatzeari eta abesteari, Inauteriak gogotsu ospatzeko.
Agate Deunaren omenez, Gorondagane Eskolako ikasleek, euskal tradizioko jantziak soinean eta makilak eskuan, kantaldia egin dute.
Bat, bi, hiru… ieup!
Aurreratu genizuen bezala, azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean Txorierriko eskoletako ikasleek Euskararen Eguna Sondikan ospatzeko aukera izan dute. Antolakuntza-lanean ibili izan gara eskolan eta, hemendik, eskerrik asko gure eskolara etorri ziren ikasle eta irakasle guztiei, ilusioz eta gogotsu antolatu dugu Gorondagane eskolako kide guztiok zuen harrera eta espero dugu guk bezain ondo pasatu izana.
Hona hemen bideotxo bat: EUSKARAREN ASTEA
Azaroak 25 Emakumeen aukako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da eta CEP Gorondagane HLI eskolak bat egin du egun horretako aldarrikapenarekin.